Agur t´erdi!
Honez gero EUSKARALDIA ezagutuko duzue, zuetako asko ekimenean murgilduta zabiltzatela ere badakigu!.
Azaroa gainean dugunez, Hezkuntza komunitate osoak bere berri duela ziurtatzeko asmoz bidaltzen dizuegu mezu hau, ikasle, irakasle eta gurasoen artean zabal dezazuen eskatuz.
Izan ere, uste baino jende gehiagorekin egin baitezakegu euskaraz. Goazen begiratzera nola ariketa honen bitartez.
Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean gauzatuko da Euskal Herri osoan, Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimena.
Euskararen erabilera handitu eta eguneroko hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia; izan ere, uste baino jende gehiagorekin egin dezakegu euskaraz.
Euskaraldian euskara ulertzen duten eta 2018an gutxienez 16 urte bete dituzten herritarrek har dezakete parte.
Bi rol aukeratu daitezke horretarako, eta ariketa egiteko modu bana adieraziko dute.
* Ahobizi: "Ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet".
* Belarriprest: "Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut".
Ekimenean parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da. Izena ematen dutenek gomendioak eta zein rol aukeratu duen erakusten duen txapa jasoko dituzte.
Honez gain, Euskaraldiak hizkuntza-ohituren aldaketan duen eragina ikertuko da.
Izen-ematea: www.euskaraldia.eus
Hezkuntza komunitate osoa, ikasle, irakasle, langile eta guraso guztiak ekimenean parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Helduen hizkuntza-inertziak aldatzearekin batera, haur eta nerabeentzako praktika eredugarria sustatuko dugu guztion artean.
Euskaraldiari buruzko bideo azalpen laburra duzue hemen (baita gaztelerazko azpitituluekin ere). Horrez gain, erantsita duzue ahobizi edo belarriprest izatea erabakitzen laguntzeko infografia.
Informazio gehiago, www.euskaraldia.eus atarian.