Novedades

UPV/EHU JARDUNALDI IREKIAK/JORNADAS DE PUERTAS ABIERTAS.

 
Picture of Maite Pinacho Carmona
UPV/EHU JARDUNALDI IREKIAK/JORNADAS DE PUERTAS ABIERTAS.
by Maite Pinacho Carmona - Thursday, 6 February 2020, 5:42 PM
 

Egun on,

 

Jakinarazten dizuegu UPV/EHUko Jardunaldi Irekiak aurreratzea erabaki dela, beraz, 2020ko otsailaren 28tik martxoaren 7ra bitartean izango dira. Datorren astean unibertsitate ikastegi bakoitzaren eskaintza argitaratuko dugu web orrian, beraz, eskertuko genizueke informazio hau 2020/2021 ikasturtean unibertsitate ikasketak hasiko dituzten ikasleen artean zabaltzea.

 

Jardunaldietan parte hartzeko, nahitaezkoa da otsailaren 17tik 23ra bitartean izena ematea; beraz, ikasleek eta haien familiek (parte har dezaketen ostiral eta larunbateko jardunaldietan) beren izen-ematea egin beharko dute (pertsona bakoitzeko bat) webgunean eskuragarri egongo den estekaren bidez. Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako orientazio arduradunek, hala nahi izanez gero, GAUR plataformaren bidez ere egin ditzakete beren ikasleen eskaerak.

 

Bide batez, gogoratu nahi dizuegu datorren larunbatean Bizkaiko Campusean egingo dela Unibertsitate Orientaziorako Azoka, aurtengo azken azoka, hain zuzen ere.

 

Zuen esanetara gaituzue.

 

Ondo izan,

 

 

Buenos días,

 

Os informamos que se ha decidido adelantar las Jornadas de Puertas Abiertas de la UPV/EHU, por lo que se llevarán a cabo entre el 28 de febrero y el 7 de marzo de 2020. La próxima semana publicaremos en la página web la oferta de cada centro universitario, por lo que agradeceríamos que difundierais esta información entre el alumnado que vaya a iniciar sus estudios universitarios en el curso 2020/2021.

 

Para participar en las jornadas es obligatorio inscribirse del 17 al 23 de febrero por lo que, tanto el alumnado como sus familias (en las jornadas de viernes y sábado en las que puedan participar), deberán realizar su propia inscripción (una por persona) a través del enlace que estará disponible en la web. Los y las responsables de orientación de los centros de Educación Secundaria, en el caso de que así lo prefieran, también podrán realizar las solicitudes de sus estudiantes a través de la plataforma GAUR.

 

Aprovechamos la ocasión para recordaros que este próximo sábado se celebrará en el Campus de Bizkaia la última Feria de Orientación Universitaria de este año.

 

Quedamos a vuestra disposición.

 

Un saludo,