Novedades

NIREA PROIEKTUA HAZI

 
Picture of Maite Pinacho Carmona
NIREA PROIEKTUA HAZI
by Maite Pinacho Carmona - Sunday, 9 February 2020, 10:30 PM
 


Euskal gizarteak Euskadiko landa nahiz itsasertzeko ingurunearen garapen iraunkorrarekin duen konpromisoa sustatzeko helburuz jarri da abian NIREA.  Gure erabaki eta ekintza txikiek eragin bat dutelako gure ekonomiaren, gizartearen nahiz ingurumenaren ereduan. "Nirea" da horren izena, konpromisoa pertsonala delako, eta Programa hau norberaren erabakiekin eraiki delako, ekintzak eta nahiak batuz, denon artean tximeleta efektuari ekiteko. 
Bertan bai enpresek eta bai erakundeek ere parte hartzen dute. Eta batez ere, euskal gizartea osatzen dugun pertsonok parte hartzen dugu. Denok elkarrekin oso urrun iritsi gaitezkeelako.