Novedades

HABE C1 azterketa eta Maizpideko ikastaroa

 
Picture of Maite Pinacho Carmona
HABE C1 azterketa eta Maizpideko ikastaroa
by Maite Pinacho Carmona - Tuesday, 25 February 2020, 1:36 PM
 



Dakizuenez, EGA azterketa desagertu da eta ondoren zein aukera dauden eta xehetasun batzuk bidaltzen dizkizuegu.


HABEren C1eko deialdi irekian matrikulatu nahi duten ikasleentzat datorren hilean irekitzen da lehen matrikulaldia, hain zuzen ere martxoaren 17tik 25era. 17 urte 2020an betetzen dutenek eta handik gorako adina dutenek egin dezakete matrikula. 


Atxikitako bideoan zehatzago azalduta ikusi ahal izango duzuen moduan, deialdi itxian parte hartzeko aukera ere izan dezakete zuen ikasleek. Horretarako, euskaltegi batean ikastaroa egin behar dute, ordea. Eta, hori kontuan hartuta, ekainerako antolatu dugun ikastaroaren berri bidaltzen dizuegu, zuen ikasle batzuen interesekoa izan daitekeelakoan.


Ikastaroa, ekainaren 1etik 24ra izango da, eta pentsio osoan astelehenetik ostiralerako matrikularen prezioa 545 eurokoa da. Matrikularen kostua berreskuratu ahal izango da HABEren eta GFAren akordioa dela eta, baina ez dakigu nola gauzatuko den itzulketa hori; xehetasunik ez dugu.


Besterik gabe, informazio hau guztia zuentzat baliagarria izango delakoan eta informazio gehiago nahi baduzue eskatu besterik ez duela gogoraraziz, agurtzen gara.