Novedades

LANBIDE HEZIKETA DUALA IKASTEN ARI DIREN IKASLEEI BURUZ SORTUTAKO ZALANTZEN INGURUKO ARGIBIDEAK

 
Picture of Maite Pinacho Carmona
LANBIDE HEZIKETA DUALA IKASTEN ARI DIREN IKASLEEI BURUZ SORTUTAKO ZALANTZEN INGURUKO ARGIBIDEAK
by Maite Pinacho Carmona - Friday, 27 March 2020, 4:52 PM
 

Arratsalde on,

Dualaren inguruko argibide batzuk:


LANBIDE HEZIKETA DUALA IKASTEN ARI DIREN IKASLEEI BURUZ SORTUTAKO ZALANTZEN INGURUKO ARGIBIDEAK

 

1.      Prestakuntza eta ikaskuntza kontratua duten ikasleak :

 

Lanbideren jarribideak kontuan hartuz, enpresak erabakiko du ikasleak nola jarraituko duen lanpostuan ikasten:

 

  • Enpresako instalazioetan lanean, beharrezko segurtasun-neurriekin, gainerako langileek bezala.
  • Ahal denean, telelanean.

 

Garrantzitsua da azpimarratzea ikasle horiek langiletzat hartzen direla, enpresarekin lan-harremana dutelako eta, beraz, gainerako langileen izaera bera dute ondorio guztietarako.

 

2.      Beka duten ikasleak:

 

Enpresak, ikastetxeak eta ikasleak sinatutako hitzarmena dago.

Lanpostuan ematen den ikaskuntzari dagokionez.

·         Enpresa eta ikaslea izango dira zer egin erabakiko dutenak:

o   Instalazioetan lanean jarraitzea

o   telelanean jarraitzea

Enpresan ikaskuntza aldi baterako eteteari dagokionez.

·         Honako kasu hauek gerta litezke:

o   Enpresak eta ikasleak enpresan ikastea aldi baterako etetea erabaki dute.

o   Covid-19k sortutako larrialdi-egoeraren ondorioz, enpresak erabaaki du ikaslea enpresan ikasten ez jarraitzea.

o   Aurreko puntuan azaldutako arrazoi berberengatik, ikasleak erabaki du enpresan ikasten ez jarraitzea.

 

Arestian deskribatutako hiru kasuetako edozeinetan, egun indarrean dagoen hitzarmena aldi baterako etetea ekarriko du. Etete hori ikasleak ikasketak egiten dituen zentroaren bidez izapidetuko da, kasu horietarako diseinatutako dokumentua erabiliz. (1. eranskina).

 

3.      Enpresak jarduera eteten badu ERTE baten bidez:

 

Kontratu-modalitatean, ikasleei gainerako langileei bezala eragingo die.

 

Beka-modalitatean, ikasleak ezin dira ERTEn sartu. Kasu horretan, jarduera eta, beraz, hitzarmena aldi baterako etengo dira. Hitzarmenaren etenaldi hori ikasleak ikasketak egiten dituen ikastetxetik izapidetuko da, kasu horietarako diseinatutako dokumentua erabiliz.

Agur bat.