Novedades

MODULO BERRIA FCT+PROIEKTUA

 
Picture of Maite Pinacho Carmona
MODULO BERRIA FCT+PROIEKTUA
by Maite Pinacho Carmona - Monday, 4 May 2020, 9:46 AM
 

Egunon,

 

2019-2020 ikasturtearen itxierari buruz eta enpresan Lantokiko Prestakuntzari berriro heldu ahal izateko ziurgabetasuna eta ziurtasun falta ikusita, hezkuntzako departementuak honako hau jakinarazi digu: ikasleek maiatzaren 4an hasi beharko lukete "Lantokiko Prestakuntza+Proiektua" modulu berria egiten, on-line modalitatean.

 

Gauzak horrela honako hiru aukera dituzte gure ikasleek:

 

*      Ikasleek modulu berri hau egiten hastea eta zuek empresa bezala martxan jartzen zaretenean berriro praktiketako ikasleekin kontaktuan jarri eta beraiek zuekin praktikak amaitu ahal izango dute, baldin eta ekainak 24ª baino lehen praktiketako 245 ordu egiten badituzte. Aurretik zuekin egindako lan orduak ere kontutan izango ditugu. Aukera hau hezkuntzako baimena daukagunean egingo dute eta ez aurretik, hau da, gure ikasleek momentuz ezin dira enpresetara joan.

 

*      Beste aukera, ikasleek modulu berri honekin beraien praktiketako 245 orduak egitea da.

 

*      Azkenik, ikasleek enpresetako praktikak irailera pasatzea erabaki dezakete, nahiz eta gauzak zelan dauden ikusika, ez dugu uste azken aukera hau batere ona dela.

 

*       

Ikasleek planteatutako zalantza eta argibideei dagokienez, Kris Verdugorekin edo FCTeko tutorearekin kudeatu orain arte bezala.

 

 

Besterik gabe agur bat,

 

MAITE PINACHO

CEBANCEKO FORMAKUNTZA ARDURADUNA

______________________________________________________________________